Ondarea zaharberritzeko nazioarteko bekaren bosgarren edizioa abiatu dute
2026ko Kutxa Fundazioa-Gordailua Nazioarteko Bekarako hautagaitza zabaldu dute.Kutxa Fundazioa Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Kutxa Fundazioa-Gordailua nazioarteko bekaren bosgarren aldia jarri dute martxan. Ekimen horrek Gipuzkoako kultura ondarearen ikerketa eta kontserbazioa sustatzea du helburu, ikuspegi jasangarri batetik.
Bekak, gainera, hornidura ekonomiko garrantzitsua du: 30.000 euro Kutxa Fundazioaren eskutik eta 12.000 suitzar franko Suitzako Museo Nazionalaren Bildumen Zentroak emanda. Izan ere, hautatutako profesionalak hemeretzi hilabeteko prestakuntza aldia osatuko du, hiru fasetan banatuta, Gipuzkoa eta Suitza artean: lehen fasean, hiru hilabete igaroko ditu Irunen, Gordailuan, bertako lan metodologiak ezagutzeko; bigarrenean, sei hilabete Suitzako Museo Nazionalaren Bildumen Zentroan. Eta azkeneko fasean, hamar hilabete berriro Gordailuan, atzerrian ikasitakoa proiektu zehatz batean aplikatzeko.
Jasangarritasuna, ardatz
Proiektuak hiru ildo estrategiko jorratu beharko ditu: kultura ondasunen garraio eta biltegiratze jasangarria, teknika eta material ekologikoen ikerketa, eta artelanen kudeaketa berritzailea. Ibilbide osoan zehar, bekadunak tutoreak izango ditu bi erakundeetan, eta memoria bat aurkeztu beharko du, amaieran.
Eskabideak aurkezteko epea gaur, hilak 27, hasi da eta maiatzaren 18an amaituko da.


