Imanol Uribek jasoko du 2026ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren saria
Imanol Uribe zinemagilea.Imanol Royo Aurtengo Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren saria Imanol Uribe zinemagileak jasoko du. Sari banaketaren ekitaldia bihar izango da Viktoria Eugenia antzokian, 20:00etatik aurrera.
Azken 50 urteotan euskal zinemak eman duen zuzendari esanguratsuetako bat da. Era berean, Espainiako demokraziaren historia kontatzeko “ezinbesteko figura” dela diote. Trantsizioan, Euskal Herrian egindako klasiko batzuen zuzendaria izan zen: El proceso de Burgos (1979), La fuga de Segovia (1981) eta La muerte de Mikel (1983), besteak beste. Film haiek zinema berri bati ateak ireki zizkioten, bere garaiko errealitateari atxikitako zinemari, eta aldaketa eta irekierako urte haietan gizartean gertatzen ari zena kontatzeko irrikaz zegoenari.
Zinemagile konprometitua izan da beti, gaurkotasuneko gai sozialei heldu izan diena: terrorismoa, immigrazioa eta arrazakeria, 1936ko gerra eta diktadura frankista. Horri esker, Donostiako Urrezko Maskorra eta zortzi Goya sari irabazi ditu.

