LALIGA Hirien Sareko kide berria da Donostia
Madrilen elkartu dira LALIGAko arduradunak eta Donostiako Udala, indarrak batzeko.Donostiako Udala Donostiako Udalak bat egin du LALIGA Hirien Sarearekin; proiektu horren helburua, udalen eta futbol profesionalaren arteko indarrak batzea da, kirolaren bidez arrazismoari, bullyingari eta xenofobiari aurre egiteko.
Iñaki Gabarain Kiroletako zinegotziak Madrilen aurkeztu du ekimena, LALIGAko eta FEMPeko arduradunekin batera. Gabarainek azaldu duenez, sarea “tresna aitzindaria” da futbola gizarte aldaketarako palanka gisa erabiltzeko eta hiri inklusiboagoak eraikitzeko.
Aurrerantzean, Donostiak eta sareko gainontzeko hiriek sentsibilizazio kanpainak eta tailerrak bultzatuko dituzte, gazteen artean errespetua eta bizikidetza sustatzeko asmoz.

