Antiguako 3. Erraldoi Eguna, larunbatean
Erraldoi eta buruhandiek hartuko dute auzoa.Beñat Parra Antiguako Loretope konpartsak Erraldoien Eguna antolatu du hirugarrenez larunbat honetan, hilak 23. Inoiz baino erraldoiagoa izango da, gonbidatu askorekin. Hala, antolatzaileekin batera kalez kale ibiliko dira Parte Zaharra, Gares-Puente la Reina, Irungo Ondare, Usansolo, Amara Berri, Loiola eta Arrasate konpartsak.
Aurten kalejira soilik aurrera eramango dute. Gaskonia plazatik abiatuta, erraldoi eta buruhandiek auzoa hartuko dute, 11:00etan hasita. Matia kalean barrena, Bentaberrira joan-etorria egingo dute. Amaiera Itxasmendin izango da, 13:00-13:30 aldera.


