Askek Elkartasuna Eguna egingo du Guardetxean
Guardetxea.Artxiboko irudia Aske antolakundean elkartasun eguna antolatu hilaren 30ean Guardetxean 2023ko abenduaren 30ean Zaballako espetxera martxa bat egiteagatik jasotako isunei aurre egiteko. Ateak 17:00etan irekiko dituzte eta kirol ikuskizuna egingo dute 18:00etan hasita. Horrez gain, Kono, ALDZR Crew, Latriku, Doctah P eta Timba izango dira ring gainean abesten, 22:00etan hasita. Egunari amaiera emateko Oarso groove taldeak pintxatuko du.
Aipatu ekintzagatik jasotako isuna, hasieran, 153.600 eurokoa zen. Banaka zigortzen zuen Mozal Legearen aurrean, Askek modu kolektiboan erantzun zuen, jasotako isun bakoitzari errekurtsoa jarriz. Erantzuna, ordea, ez zen bateratua izan, batzuk onartuak izan baitziren eta beste batzuk ukatuak. Ondorioz, isuna 96.480 euroan gelditu da.
Elkartasunarekin jarraitu eta isunari modu kolektiboan aurre egingo diotela adierazi du antolakundeak. Horretarako, kamisetan, laguntza txartelak eta elkartasun egunak antolatuko dituzte Euskal Herrian.


