Itaiak mobilizazioak antolatu ditu Euskal Herrian, Arguedasko erailketa matxista salatzeko
Itaiak Donostian egindako mobilizazioa. 43 urteko emakume bat erail du bere senarrak Arguedasen (Nafarroa), eta eraso horren aurrean, Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak premiazkotzat jo du indarkeria matxistaren aurka borrokatzen jarraitzea. Izan ere, urtea hasi zenetik gertatutako 5. erailketa matxista da, Euskal Herrian.
Itaiak ohartarazi du emakumeen aurkako indarkeria “larriagotu” egin dela. Antolakundeak emandako datuen arabera, urteko lehen seihilekoa amaitu aurretik, Euskal Herrian eraildako emakumeen kopurua iazkoaren ia bikoitza da. Gauzak horrela, antolakunde sozialistak azpimarratu du “ezinbestekoa” dela matxismoa ukatzen duten diskurtso erreakzionarioei aurre egitea. Izan ere, diotenez, diskurtso horiek “indarkeria matxistaren normalizazioa” dakarte.
Egoera horren aurrean, Euskal Herriko hiriburu eta zenbait herritan kaleak hartzeko deia zabaldu du Itaiak, erailketa salatzeko. Donostiaren kasuan, elkarretaratzea bihar izango da (hilak 20), 19:30ean, Bulebarrean.


