Marte Lasartek 'Kristalezko eguna' izendatu du
Marte Lasarte laukotea. Donostiako Marte Lasarte laukoteak “aurtengo labekadako” bigarren singlea plazaratu du: Kristalezko eguna. Folka, punka eta popa uztartzen dituen pieza dela dio Balaunka zigiluak. Neomak taldeko Eider Villalba abeslariak kolaboratu du kantan.
“Nostalgiak hartu du lekukoa dena perfektua izango zirudienean. Paseoan, baikor, lagunekin elkartu eta ospatzea… baina oroitzapen batek egun borobila zapuztu du”, adierazi du laukoteak.
Haritz Harreguyrekin grabatu eta nahastu dute. Masterizazioa, berriz, Jon Badik (NorthWavesSound) egin du.
Otsailean, berriz, Errepide singlea sareratu zuten, Sia Luaren partaidatzarekin.


