Pasealeku Berrian hondoratutako eremu bat konpontzen hasi dira
Pasealeku Berriko lanak.Donostiako Udala Donostiako Udalak Pasealeku Berrian hondoratutako eremu bat konpontzeko lanak abiatu ditu. Aquariumetik gertu dago, eta 65 bat metro koadroko azalera du. Lanen helburua da pasealekuaren segurtasuna eta mantenua bermatzea. Obraren aurrekontua 14.297,07 eurokoa da, BEZa barne, eta Utegoki aldi baterako enpresa elkarteak bi asteko epea aurreikusi dute lanak bukatzeko.
Hondoratutako eremua estaltzeko perimetroa moztu dute. Konpondu beharreko zatiak 12 metroko luzera eta 5,2 metroko zabalera du. Bidegorriaren zabalera osoari, urak biltzeko arroilari eta zirkulazio erreiaren zati bati eragiten dio. Eremua metro erdi zulatuko dute, eta zulo hori harrobiko material granularrarekin bete eta trinkotuko dute; azkenik, zoladura jarriko dute: hormigoi armatuzko lauza bat, galtzada harri gris moduko batez amaitua, bidean, eta gorri koloreko hormigoi armatua, bidegorriaren tartean.


