Altzako Zugasti Hogar denda itxiko dute, 60 urteren ostean
Zugasti Hogar denda, Altzan.Donosshopping Altzako Zugasti Hogar etxeko arropa, izara eta halako produktuen dendak ateak behin betiko itxiko ditu laster, egungo arduradunak jubilatu egingo direlako. Hala jakinarazi du saltokiak berak sare sozialetan, eta Donosshopping atariak ere argitaratu du informazioa.
1963an sortutako etxea da Zugasti, eta, beraz, 60 urtetik gorako ibilbidea egin du dagoeneko. Bi denda ditu Altzan: Zugasti Hogar eta Zugasti Jantziak. Lehenengoa itxiko dute, baina arropa dendak irekita jarraituko du.


