Bi lagun atxilotu dituzte Donostian adinekoei lapurreta egiteagatik
Espainiako Poliziaren artxiboko irudia. Espainiako Poliziak ezagutarazi duenez, bi lagun atxilotu zituen hilaren 12an Donostian, adinekoei lapurreta egitea egotzita. Hirian egindako ekintzez gain, Estatuan halako beste hainbat egin izana egozten diete.
Ikertzaileen arabera, atxilotuek banketxera dirua ateratzera zihoazen adineko pertsonak aukeratzen zituzten, eta diruarekin irteten zirenean, etxeraino jarraitzen zituzten. Atarira iristean, batek biktimaren arreta bereganatzen zuen, berarekin hitz egiteko aitzakian, eta besteak oharkabean dirua lapurtzen zion, bankuko gutun azala batean egon ohi zena.


