Itziar Opariak denda itxiko dute
Itziar Opariak denda, Parte Zaharrean. Parte Zaharreko San Jeronimo kaleko Itziar Opariak denda historikoa itxi egingo dute, arduradunak jubilatu egingo direlako, Donosshopping atariak jakinarazi duenez. Zehazki, urrian dira ixtekoak, eta, ordura arte beherapenetan egongo dira.
40 urteko ibilbidea egin du dagoeneko saltoki historiko horrek, 1986an ireki baitzuten. Horregatik, Parte Zaharreko establezimendu ezagunenetako eta maitatuenetako bat da.


