Talia Saria Xabier Anduagarentzat
Xabier Anduaga tenor donostiarra. Xabier Anduaga donostiar tenoreak Espainiako Arte Eszenikoen Akademiaren gizonezko abeslari liriko onenari Talia Saria jaso du. Madrilgo Teatros del Canalen aurrera eramandako ekitaldian banatu dituzte laugarrenez arte eszenikoen diziplina sortzaileetako profesionalen lana eta ibilbidea aitortzen dute sariak. Anduaga ez da bertan izan.
Donostiarra Belliniren La sonnambulan Elvino gisa egindako lanagatik saritua izan da. Lorenzo Passerini musika zuzendariak eta Barbara Luch eszena zuzendaria buru izan dituen opera Bartzelonan aurrera eraman zuten iazko apiril eta maiatzean. Era berean, 2026ko Donostiako Urrezko Danborra jaso zuen Anduagak urtarrilean.


