77 urteko gizon bat hil da Ondarretan
Ondarretako hondartza. 77 urteko gizon bat hil da astearte goizean Ondarretako hondartzan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Hondartzan zeuden beste herritar batzuek atera dute gizona uretatik 10:40ak inguru, baina ez beraiek eta ez larrialdi zerbitzuek ezin izan dute haren bizitza salbatu. Ertzaintza eta osasun zerbitzuak bertaratu dira, hain zuzen ere.
Egunotan bero handia egiten ari badu eta jende andana hondartzetara joatean ari bada ere, gogoratu behar da hondartza denboraldia oraindik ez dela hasi eta, beraz, ez dagoela soroslerik Donostiako hareatzetan.

