Itziar Ariztimuñok Ibaeta Basketen jarraituko du
Itziar Ariztimuño Ibaeta Basketen partida batean.Ibaeta Basket Ibaeta Basketek 2026-2027ko denboraldirako lotu duen zazpigarren jokalaria da Itziar Ariztimuño bizkaitarra. Pasa den sasoian iritsi zen Donostiara, eta beste urtebeterako berritu du kontratua joko antolatzaileak. Partida bakoitzeko 4 puntu lortu ditu batez beste, 3 errebote eta 3 asistentzia.
Minutu gehien jokatu dituen jokalarietako bat izan da. “Bere leherkortasunak, abiadurak eta kemenak izaera emango diote taldeari datorren sasoian”, adierazi du Ibaeta Basketek.
Donostian jarraituko duten beste sei jokalariak dira Maria Eraunzetamurgil donostiarra, Irene Murua, Veronika Remenerova, Paige Robinson, Lara Gonzalez eta Khadija Faye. Aldiz, kluba utzi dutenak dira Roso Buch, Yvonne Ejim eta Kristine Vitola.

