Kamioi batek istripua izan du Herreran, saihesbideko irteeran errepidetik aterata
Kamioi gidari batek istripua izan zuen Herreran astelehen arratsaldean.Beñat Parra Dachser enpresako kamioi gidari batek istripua izan zuen atzo arratsaldean (hilak 25) Herreran, GI-20 saihesbidearen irteeran. Distantzia gutxian abiadura nabarmen murriztu behar da tarte horretan, eta, hain zuzen ere, kamioia galtzadatik atera zen, errepidearen ondoan aparkatuta zeuden auto batzuen gainean eroriz.
Udaltzaingoa, Ertzaintza eta anbulantzia bat bertaratu ziren istripuaren gunera, eta kamioi gidaria ospitalera eraman behar izan zuten, zauri larririk gabe. Ez zen kalte pertsonal handirik egon, baina bai kalte materialak, kamioiak eta lauzpabost autok kalteak izan baitzituzten. Gertatutakoa ikertzen ari da Udaltzaingoa.

