EH Bilduk Ategorrietako sarraskia gogora ekarri du, «memoria eten ez dadin»
Garbiñe Alkiza EH Bilduko zinegotzia, Ategorrietan.EH Bildu Gaur goizean, Donostiako EH Bildu udal taldeko zinegotziek Ategorrietako sarraskia gogora ekarri dute, tokian bertan dauden informazio panelean. “Gaur 95 urte bete dira Ategorrietako sarraskia jazo zenetik. Jarrai dezagun gertatukoa ezagutarazten. Ez dadila herri memoria eten”, nabarmendu dute.
1931ko maiatzaren 27an, Ategorrietako sarraskia gertatu zen Donostian, XX. mendean gerra testuinguru batetik kanpo langileen aurka izandako sarraskirik bortitzena. Guardia Zibilak zazpi langile hil zituen tiroz egun hartan, Ategorrietako erlojuaren inguruan, baita beste hamarnaka langile zauritu ere. IRUTXULOKO HITZAk sarraski horren inguruko erreportaje zabala ondu zuen 2021ean, 90. urteurrenaren bueltan.

