Igandean itxiko dute Igeldoko Ekaitz erretegi historikoa
Igeldoko Ekaitz erretegia, Polipaso gisa ere ezaguna, artxiboko irudi batean.Irutxuloko Hitza Maiatzeko azken asteburua izango da aste honetakoa, eta, horrekin batera, Igeldoko Ekaitz erretegiaren —Polipaso gisa ere ezaguna da— azken asteburua ere izango da. Hain zuzen ere, El Diario Vasco egunkariak aurreratu zuenez, hilaren 31n itxiko dute Donostia eta Orio arteko taberna eta jatetxe ezaguna, egungo arduradun gehienen erretiroarengatik.
Mari Jose, Izaskun eta Maite Etxabe ahizpak dira egungo arduradunak, eta 38 urtez erretegia gidatu ostean, hiru ahizpetako bik erretiroa hartuko dutelako itxiko dute Ekaitz, ez baitute belaunaldi erreleborik. Haien aurretik, Polipaso izeneko erretegi bat egon zen baserri horretan bertan, eta horregatik da ezaguna izen horrekin, oraindik ere.
Igeldoko ostalaritza establezimendu ezagunenetako eta maitatuenetako bat da Ekaitz edo Polipaso, eta, beraz, hutsune handia utziko du bere bezeroen artean.

