Erresidentzietako langileen aldeko manifestazioa egingo dute larunbatean
Erresidentzietako erabiltzaile eta senideen Gipuzkoako Senideak elkarteak antolatuta, manifestazioa egingo dute bihar, hilak 30. Bulebarretik abiatuko dute martxa, 12:00etan, beste behin aldundiari eskatzeko bere erantzukizuna onartu eta lan hitzarmena “duin” baten alde egin dezala.
Deialdiarekin bat egin dute ELA, LAB, Gipuzkoako Pentsiodunak, Denon Bizitzan Erdigunean eta Malen-Etxeak bat egin dute
Gogoratu behar da erresidentzietako langileek 190 egun baino gehiago daramatzatela greban.

