Hondartza denboraldia hastearekin batera bisitatu ahalko da 'Hondalea', Santa Klaran
'Hondalea' eskultura.Donostiako Udala Ekainaren 1etik aurrera bisitatu ahalko da Hondalea eskultura, Santa Klara uhartean. Hau da, hondartza denboraldia hastearekin batera. Irailaren 30era arte ikusi ahalko da Cristina Iglesias artista donostiarraren instalazio artistikoa.
Eskultura bisitatzeko ordutegia 11:00etatik 18:30era izango da, ordu erdiro, eta ez da aurrez erreserbarik egin beharko. Ospakizun bereziak tarteko, Hondalea itxita edo ordutegia moldatuta egongo da honako egunetan: Uztailak 16 (Karmengo Amaren eguna), abuztuak 10 (Aste Nagusiko Piraten abordatzea), abuztuak 15 (Badiako itsas zeharkaldia) eta irailak 2, 3, 6 eta 13 (Kontxako estropadak). Honi buruzko informazio eguneratua eskulturaren webgunean dago eskuragarri.
Bisita gidatuak
Uztailean eta abuztuan, bisita gidatuak ere eskainiko dira eta, hauetarako bai, txanda aurrez hartu beharko da. Uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 31ra arte, bisita gidatuak egongo dira ostiraletan (euskaraz), larunbatetan (gaztelaniaz) eta igandeetan (gaztelaniaz). Horietako egun bakoitzean, bisita bakarra. 11:00etan kaitik aterata, bi ordu iraungo du eta prezioa 26 eurokoa (BEZa salbuetsita) izango da. Bisitarako gutxienez zortzi laguneko taldea osatu beharko da eta gehienera hogei pertsonarentzat izango da tokia.

