Bost jokalariren agurrak iragarri ditu Realak
Lucia Rodriguez, Andreia Jacinto, Emma Ramirez, Claire Lavogez eta Lucia Pardo jokalariek ez dute Realean jarraituko.Reala Realak jakinarazi du nesken lehen taldeko bost jokalarik ez dutela hurrengo denboraldian elastiko txuri-urdinarekin jokatuko: Lucia Rodriguez, Andreia Jacinto, Emma Ramirez, Claire Lavogez eta Lucia Pardok.
“Bost futbolari horiek, ibilbide eta une desberdinetatik iritsita, talde honen hazkundearen, anbizioaren eta nortasunaren parte izan dira. Guztiek etapa berezi batean lagundu dute, denboraldi historiko batekin borobildu dena: Realak berriro Europan lekua irabazi du eta Zubieta talentuaren, konpromisoaren eta etorkizunaren gune izaten jarraitzen duela berretsi du”, nabarmendu du klubak.
Rodriguezek bi etapatan defendatu du elastiko txuri-urdina, eta 100 partida jokatzera iritsi da Realarekin, “konpromisoa, esperientzia eta errendimendua eskainiz hegalean”, Realaren hitzetan. Jacinto, bestalde, 2022an iritsi zen Realera, eta jokalari garrantzitsua izan da zelai erdian, ehun partida baino gehiago jokatuta. Ramirezi dagokionez, lehen etapa baten ondoren Zubietara itzulita, “lana, energia eta moldakortasuna eskaini ditu”, klubak azaldu duenez. “Lavogez taldeari kalitatea eta nazioarteko esperientzia ematera iritsi zen; Pardok, berriz, abiadura, desoreka eta entrega gehitu ditu eraso txuri-urdinean”, nabarmendu du klubak.

