Lehen mailara igo dira Realeko atletismoko neskak
Realeko atletismoko neskak, lehen mailara igotzea lortu ostean.Reala Realeko nesken atletismo taldeak egun historikoa bizi izan zuen atzo (maiatzak 31) Burgosen (Espainia), atletismoko Espainiako lehen mailara igotzea lortu baitzuen. Hain zuzen ere, Burgosen jokatu zen bigarren mailako Espainiako txapelketa, eta txuri-urdinek hogei probetatik sei irabazi zituzten, baita beste hirutan bigarren gelditu eta beste hirutan hirugarren gelditu ere.
Realak nabarmendu duenez, “taldearen oinarria duela hamaika urtetik martxan den atletismo eskola izan da”. “Aipatu behar da taldea %100 gipuzkoarra izan dela, Orioko Kamal Ziani atletismo taldearen laguntzarekin”, gaineratu du klubak.

