Udako lore eta landareak landatzen hasi da udala Donostian
Bi udal langile, Bulebarreko lorategi batean loreak eta landareak landatzen.Donostiako Udala Uda heltzear da, eta, horregatik, Donostiako kaleetan garaiko lore eta landareak landatzen hasi dira Donostiako Udaleko langileak. Hain zuzen ere, Iñigo Garcia Hiri Mantentze Lanetako eta Ingurumeneko zinegotziak azaldu duenez, udako 120.000 lore eta landare landatuko dituzte guztira, eta urrira arte egongo dira hiriko hainbat gune berde, plaza eta parketan.
Begoniak, pozak, petuniak, geranioak eta beste espezie batzuk ari dira landatzen, Gladys Enean, Aieteko parkean, Miramar jauregiko lorategietan eta Gipuzkoa plazan, besteak beste. “Espazio enblematikoak apainduko dituzte, baita auzoetako lorategi eta biribilgune ugari ere. Landaketak 4.300 metro koadrotan baino gehiagotan egingo dira, hiria edertzen eta haren ingurumen kalitatea hobetzen laguntzeko”, adierazi du Garciak.

