Añorga Eguna ospatzen ari dira elkarteko kirol taldeak
Atal bakoitzeko taldeen argazkiak egin dituzte bazkaldu aurretik. Joseba Parron San Sebastian Añorga Kultur eta Kirol elkartea bere eguna ospatzen ari da eguerditik. Frontoian, kirol atal guztiek elkarrekin bazkaldu aurretik, talde argazkiak atera dituzte. Egin ahala, esertzen joan dira, bakoitza zegokien lekuan. 400 bat lagun elkartu dira mahaien bueltan, eta asko badira ere, batzuk falta ziren. Izan ere, kirolarietako batzuek probak zituzten gaur eta ezin izan dute parte hartu, esaterako, triatletek. Otorduaren ondoren, bingoan jokatu dute eta festa giroa jarri dute Siwanaba eta Arte DJ-ek.
Hona Joseba Parron San Sebastianek goizean zehar egindako argazkiak:

