Kaiko Karmengo jaietako kontzertuak iragarri dituzte: La Txama, Bengo, Maruxak eta beste
La Txama taldea.La Txama Hilabete pasatxo baino ez da gelditzen Donostiako kaiko Karmengo jaietarako, eta jai batzordeak dagoeneko iragarri ditu aurtengo kontzertuak. Uztailaren 16tik 19ra ospatuko dituzte karmenak kaian, eta, hain zuzen ere, egunero edukiko dituzte kontzertuak, ostegunetik igandera.
Ostegunean (uztaila 16), indartsu hasiko dira, La Jodedera eta La Txama talde entzutetsuen kontzertuekin. Ostiralean, aldiz, hiru talde igoko dira oholtzara: Zeatikez, Bengo eta Maruxak. Larunbatean, The Lio taldeak irekiko du gaua eta Iratzar erromeria taldeak itxiko du eta, asteburua borobiltzeko, Itzal erromeria taldeak joko du igandean.


