Aurtengo 'Irakurlee' gida argitaratu du Donostia Kulturak
Askotariko iradokizunak biltzen ditu 'Irakurlee' gidakOier Arribas Uda atarian, aurten ere, Donostia Kulturako Udal Liburutegien Sareak, liburuen gomendio gida berri bat atondu du. Bertan, iaz argitaratutako 104 liburu bildu dituzte, 52 euskaraz eta beste hainbeste gaztelaniaz. Guztiak Udal Liburutegian Sarean eskuragarri daude bazkideek maileguan hartu edo erreserbatzeko.
Ohi bezala, gida paperean —10.000 ale– eskura daiteke sareko liburutegietan eta kultur etxeetan, edota digitalean hartu webgunetik, PDF formatuan.
Adin guztietako irakurleak kontuan hartu ditu gidak, hiru ataletan banatuta. Haurrentzako atalean, 64 libururen aipamenak biltzen dira, erdia, euskaraz; erdia, gaztelaniaz; adinaren arabera sailkatuta. Lehen tartean, 0 urtetik aurrerakoentzat direnak daude, bebetekean eskuragarri daudenak; bigarrenean, 5 urtetik aurrerakoei begirakoak, irakurketa informaleko gunean daudenak; hirugarrenean, 8 urtetik aurrerakoei bideratuak, pegatina gorri bat dutenak, eta azkenekoan, 12 urtetik aurrerakoentzat pentsatuak, pegatina hori bat dutenak.
Helduentzako atala dator ondoren. Bertan, 40 liburu bildu dituzte, hauek erdibana, euskaraz ea gaztelaniaz; eta hirugarren atalean, Kutxa Fundazioa Irun Literatura Sarietako 46. edizioan hautatutako kontakizun eta antzerki liburuak ikusgai daude.

