Donostiako I. Acuatloia jokatuko dute Ondarretan, uztailaren 12an
Ondarretako hondartza. Triku Kirol Elkarteak antolatuta eta aldundiaren babesarekin, Donostiako I. Acuatloia egingo dute uztailaren 12an, Ondarretan. Paco Royoren omenezko proban, bi kategoriatan lehiatzeko aukera izango dute partaideek: Sprint eta Supersprint.
Lehengoa aukeratzen dutenek, 09:00etan hasira, 2.500 metro korrika, 1.000 metro igerian, eta 2.500 metro korrika egin beharko dituzte; bigarrenaren alde egiten dutenek, berriz, erdia. 11:00etan hasita, 1.250 metro lasterkan, 500 metro igerian, eta 1.250 metro lasterkan osatu beharko dute. Bi probak Ondarretako hareatzean eta inguruetan aurrera eramango dute. Sari banaketari 12:15ean ekingo diote. Adin kategoria desberdinetako gizonezko eta emakumezko onenak sarituko dituzte.
Izen ematea abian da kirolari federatu eta herrikoientzat www.rockthesport.com webgunean. Antolatzaileek 300 bat partaide izatea aurreikusten dute.

