Pertsona bat hil da metroaren igarobidearen lanetan
Metroaren igarobidearen lanak. Euskal Trenbide Sareak jakinarazi duenez, pertsona bat hil da gaur eguerdian, metroaren igarobidearen obretan gertatu den istripu baten ondorioz.
Tunelean lan batzuk egiten ari zirela, makina bat irauli eta langile bat harrapatu du. Ondorioz langilea hil egin da. Ikerketa bat ireki da ezbeharraren arrazoiak argitzeko.
Eusko Jaurlaritzak eta ETSk atsekabea erakutsi dute langilearen heriotza dela eta, eta doluminak helarazten dizkiete haren senide eta hurbilekoei.

