Udalak Lorategi Hirian bi eraikin altxatzeko obra lizentzia eman dio Jaurlaritzari
Loiolako Lorategi Hiria.Maitane Aldanondo Udalak obra lizentzia eman dio VISESA erakunde publikoari 98 etxebizitza publiko eraikitzeko Lorategi Hirian. Bi eraikinetan banatuta, horietatik 63 babes ofizialekoak izango dira eta beste 35ak tasatuak. Denak alokairukoak izango direla zehaztu du Jon Insausti alkateak Tokiko Gobernu Batzarraren ondoren egindako prentsaurrekoan.
Etxebizitza publikoak sustatzea lehentasunen artean zehaztu zuen Insaustik kargua hartu berritan, eta konpromiso horren barruan Eusko Jaurlaritzari laga zizkion iazko uztailean, eta izapideak arintzeko ahalegina egin du, lizentzia eskaera jaso zenetik bi hilabete baino lehenago onartzeko
“Ehun bat donostiarrek beren bizi proiektua Donostian garatu ahal izateko aukera gehiago dituzte. Gainera, Lorategi Hiria ingurune birsortua izango dugu, atsegina eta kalitatezko espazioak dituena, bertan bizitzea erakargarria izan dadin”, adierazi du alkateak.

