Umore onez amaituko du Bang Bang Zinemak bere hamaikagarren sasoia
Bang Bang Zinemaren 11. denboraldiaren aurkezpena, Viktoria Eugeniako Klub aretoan.Bang Bang Zinema Bang Bang Zinemak agur esango dio larunbat honetan, hilak 20, bere hamaikagarren sasoiari. Pena beharrean, ordea, umorearen alde egin dute eta bi komedia ezagun hautatu dituzte despedidarako: The Naked Gun —Agárralo como puedas— (David Zucker, 1988) eta Zoolander (Ben Stiller, 2002).
Ohi bezala, gainera, ez dira Antzoki Zaharreko jai girora mugatuko, eta emanaldi bikoitzaren ondoren, festa bat egingo dute. Hala, lehen proiekzioari 19:30ean ekingo diote. Ordu erdiko atsedenaldia izango da bigarren filma hasi aurretik, eta amaitzean, 23:30ak aldera, Victoria Eugenia Cafe & Bistrora joango dira, gustuko dituzten abestiekin elkarrekin dantza egitera.
Saio bikoitzerako sarrerak jada salgai daude Donostia Kulturaren webgunean eta Antzoki Zaharreko leihatilan. Festarako txartelak lortzeko, berriz, bangbangzinema@gmail.com e-posta helbidera idatzita lor daitezke aurrez, baita saioan bertan, aretoko barran. 20 euroko kostua dute eta bi kopa edo hiru garagardo/freskagarri barne hartzen ditu.

