Urgull mendian gora egingo dute lasterka, datorren igandean
'Jesusen Bihotza', Urgull mendiaren tontorrean.Xabier Etxabe Datorren igandean, hilak 21, egingo dute Urgulleko II. Igoera Bertikala. Ollagorra Elkarteak antolatu du proba herrikoiaren bigarren edizioa, “kirola, auzoa eta hiria uztartzeko helburuarekin”. Antolakuntzaren xede nagusia Urgull mendiari eta Parte Zaharrari lotutako gizarte eta kirol tradizioa berreskuratzea da.
Lasterketak erlojupeko formatua izango du. Korrikalariak Ollagorra Elkartearen egoitzatik abiatuko dira eta Jesusen Bihotza inguruan amaituko dute proba. Ibilbideak kilometro bateko luzera eta 130 metroko malda positiboa izango ditu, gutxi gorabehera. Arduradunen esanetan, “erronka laburra eta bizia da”, baina edozein mailatako parte-hartzaileei irekita dago. Izen-ematea Herrikrosa plataformaren bidez egin behar da, eta ehun dortsaleko muga ezarri dute aurtengo ediziorako.
Lehiarako pizgarri gisa, hala, sari erakargarriak banatuko dituzte onenen artean, nahiz eta parte-hartzaile guztiek izango duten onurarik.

