Arraun Lagunakek udako arraun ikastaroak jarri ditu martxan
Urumea ibaiaren ezker ertzeko erriberan dago Lugañenea baserria. (Argazkia: Inaxio Esnaola) Arraun Lagunak elkarteak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, martxan da 2026ko udako arraun ikastaroetan izena emateko epea. Aurtengo edizioak Udane Goenaga arraunlari txapelduna izango du irakasle.
Ikastaroa 10 eta 16 urte bitarteko gazteentzako da, eta arraunaren mundura hurbiltzeko edo trebetasunak hobetzeko aukera eskaintzen du. Hala, antolakuntzak hiru txanda ezberdin prestatu ditu: uztailaren 6tik 17ra, uztailaren 20tik 30era eta abuztuaren 3tik 14ra. Saio guztiak goizez egingo dira, 10:00etatik 12:00etara, eta bilgunea Lugañene baserria izango da.
Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek Donostiako Udalaren Kirol webgunearen bidez egin behar dute inskripzioa. Izen ematea esteka honetan dago eskuragarri.

