Askotariko produktuak eskainiko dituzte Herrerako Boilur Azokan igandean
2025eko Herrerako jaietako Boilur Azoka.Herrerako jaiak Hamaikagarren urtez, Donostiako Boilur Azoka antolatu dute Herrerako jaien barruan, igande honetarako (hilak 21), 10:30etik 14:00etara, San Luis Gonzaga plazan.
Auzoko Euskal Giroa elkarteak antolatu du azoka, eta askotariko produktuak erosi ahal izango dira: gazta, olioa, frutak, barazkiak, boilurrari buruzko liburuak, produktu artisauak eta, noski, baita boilurrak ere. Era berean, azokan bertan boilurrak dastatzeko aukera eskainiko dute.


