Nerea Urrestarazu donostiarra, Terras Gauda nazioarteko diseinu lehiaketan finalista
Nerea Urrestarazu diseinatzaile grafikoa.Koloreka Nerea Urrestarazu artista eta sortzaile donostiarraren lana mundu mailako diseinu grafikoaren elitean nabarmendu da. Ikus-entzunezkoen esparruan espezializatua, bere ibilbide profesionala irudiaren lanari estuki lotuta egon da beti. Hala, bere talentuak nazioarteko aintzatespena lortu du orain, Terras Gauda Nazioarteko Kartelismo Bienaleko 63 finalisten artean kokatu duelako epaimahaiak bere lana.
Bienala diseinu grafikoaren sektoreko erreferentziazko hitzordu nagusietako baten gisan finkatuta dago, aspalditik. Aurtengo edizioak, lehiaketaren 25. urteurrenak, 22 herrialdetako diseinatzaileak bildu ditu azken fasean. Sariei dagokienez, lehen saria Hung-Chang Lin taiwandarrarentzat izan da, eta ohorezko palmaresa honela osatu da: Hristo Hristov bulgariarrak lehen akzesita lortu du, Antonio Fernendez pontevedrarrak bigarrena, eta Marcos Farina argentinarrak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du.

