Txomiñeneak udari ongietorria emango dio Udafestarekin
Txomiñeneko jaietako jarduera bat.Lanberri auzo elkartea Udaren atarian, eguraldi ona eta festa giroa ospatzera irtengo dira kalera Txomiñenean. Aitzakia, antolatu berri duten Udafesta izango da.
Hala, egitarauak bi hitzordu nagusi izango ditu: hilaren 20ko arratsaldean, larunbatarekin, 17:00etan hasiko dute jaia, adin guztietarako herri jolasekin. Kirol apur bat egin eta gero, ordea, merezitako apetaren txanda izango da; izan ere, pintxo potea egingo dute 19.00etan.
Jarduerez gain, festetako merchandising postua egongo dela iragarri du Lanberri auzo elkarteak.

