Udaberriko Festa antolatu dute Uliako Mintegien Parkean
Festa bat, Uliako Mintegien Parkean.Oier Arribas Uliako Lore Baratzak taldeak Udaberriko Festa antolatu du igande honetarako Uliako Mintegien Parkean, “urte osoko lana ospatu, proiektua ezagutarazi eta udari ongietorria emateko”. Egun osoko egitaraua prestatu dute, 10:00etatik 18:00etara, askotariko jarduerekin: yoga, dantza, haurrentzako jolasak, musika, proiektuaren hamar urteko ibilbidea jasotzen duen dokumentalaren proiekzioa, bisita gidatua parketik eta, noski, jateko eta edateko aukera ere eskainiko dute.
“Duela hamar urtetik, Uliako Mintegien Parkea auzolanean kudeatzen da, Uliako Lore Baratzak ingurumen elkartearen eskutik. Asteartero, baratzean eta parkeko belardiak txukun mantentzen aritzen gara, eta bi hilean behin auzolan deialdi irekia egiten dugu, mantenu lan handiagoak egiteko (zuhaixken kimaketa, zaborra biltzea, konponketak, etab.). Lan hori %100ean boluntarioa da”, nabarmendu du taldeak.


