Udako azoka antolatu dute Bidebietan larunbatean
Bidebietako frontoia.Beñat Parra Bidebietako Bideak auzo elkarteak udako azoka antolatu du igande honetarako (hilak 21), Bidebietako frontoian.
Azoka goiz osoan zehar egongo da irekita, 10:00etatik 14:00etara, eta askotariko produktuak egongo dira salgai postuetan: artisautza, gaztak, liburuak, kremak, jostailuak eta abar. Horrez gain, Benetan musika taldeak kontzertua eskainiko du frontoian bertan, goiza girotzeko.


