Dbusek 41-Gros-Egia-Martutene linearen ibilbidea aldatuko du asteartetik aurrera
Martutene pasealekuko geltokietako bat kendu dute; soilik autobusak gelditzeko tokia mantendu dute. Inaxio Esnaola Dbusek 41-Gros-Egia-Martutene linearen ibilbidea aldatuko du asteartean, hilak 23, funtzionamendua hobetzeko. Zerbitzuaren eskaera handitu izanak eta Larrunmendik egiten ari diren obrek, bai puntualtasunak bai abiadurak okerrera egitea ekarri du. Horregatik, linearen funtzionamendua arintzeko doikuntzak egingo dituzte ibilbidean bi noranzkoetan, Martuteneko lanak amaitu arte.
Groserako noranzkoan, Bartzelona 35 eta 15 geralekuak lekualdatu egingo dituzte Bartzelona 37 geraleku berrira. Hala, ibilbide laburragoa egingo du auzoan.
Martutenerako noranzkoan, berriz, Txomineneako anbulatorioa eta Felisa Martin Bravo geralekuak Renfe Loiolara lekualdatuko dituzte. Hala, zerbitzuak ez dira auzonearen barrualdetik ibiliko.

