'Ispilu', Barbaridad Bagdad donostiarren estreinaldia
Barbaridad Bagdad taldea.Barbaridad Bagdad Barbaridad Bagdad garage-punk taldea sortu dute Donostiako eta inguruko lau musikari ezagunek, Donostian: Juanjo Berasain (Ezpalak, Los Moths…) gitarran eta ahotsean, Alain Martinez (Qverno, Dirty Pink Ladies…) gitarran, Iker Vazquez (Pelax, Blaka…) baterian eta Jon Agiriano (Rukula, Blaka…) baxuan.
Hainbat kanta sortu eta grabatzen ari dira, eta gaur (hilak 19) argitaratu dute lehenengoa: Ispilu. Euren “aurkezpen gutuna” dela nabarmendu du taldeak sare sozialetan. Abestiaren azala Alain Martinezek (@holyfire.studio) egin du, taldeak berak grabatu du “Alainen lorategi magikoan” eta Iñaki Zubiaren laguntza izan dute baterien grabazioan (@ggbestudioa). Nahasketa eta masterizazioa Iñaki Zubiaren (a.k.a da best) esku egon dira.
Hemen entzun dezakezue Ispilu kanta:

