Babesa eta elkartasuna adierazi dio alkateak Venezuelari
Venezuelako komunitatea osatzen duten elkarteekin bildu da Insausti.Jon Insausti Venezuelako herriak azken egunotan jasan dituen terremotoen testuinguruan, Donostiako alkate Jon Insaustik elkartasuna eta babesa helarazi nahi izan die hirian komunitate venezuelarra osatzen duten elkarteen ordezkariei, gaur goizean egindako bilera baten bidez. Asovengui, Choca los 5 por Venezuela eta Radio Extremarekin bildu da.
Donostia “hiri solidarioa” dela adierazi du alkateak Tokiko Gobernu Batzarraren osteko agerraldian. Hortaz, udalak berak eskatu die bilera hori elkarteei, behar dutena helarazi dezaten. Gauzak horrela, udalak lokal bat esleitu die Igarako Pocopandegi eremuan, hangar handi baten beharra baizuten, jasotzen ari diren materiala ondo antolatzeko. Lokal horretan jaso ahalko dituzte Venezuelara bidaltzeko behar dituzten jakiak, sendagaiak, arropak eta abar, baita ekarpen ekonomikoak ere.
Horrez gain, plangintza bat osatu nahi du udalak, elkarteekin batera, kalean ekitaldi publikoak egin ahal izateko, momentu honetan “ezinbestekoa” baita, alkatearen hitzetan, haien ondoan egotea.

