Ikusmira Berriak egonaldien hamairugarren deialdia hasiko da
Tabakalera eraikina. Uztailaren 1ean hasiko da ikus-entzunezko proiektuak garatzeko Ikusmira Berriak egonaldi-programaren hamairugarren deialdia Donostiako Zinemaldia, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa eta Elias Querejeta Zine Eskolaren (EQZE) eskutik.
Programan Euskal Herriko, Espainiako eta beste herrialde batzuetako zinemagileek parte hartzen dute, Nest sailean parte hartu dutenekin eta EQZEko ikasleekin batera. Proiektuak irailaren 1era arte aurkezteko aukera egongo da, izen ematea online egin behar da eta urtarrilean jakingo da kategoria bakoitzean zer lan hautatu diren.
Egonaldiak zortzi aste iraungo ditu eta bi zatitan egongo da banatuta. 2027ko martxotik apirilera artean zinemagileek haien proiektuak martxan jartzeko aukera edukiko dute Donostiako Tabakalera Zinea eta Ikus-Entzunezko Laborategian. Bertan aholkularitza eta profesionalen tutoretzak jaso ahal izango dituzte parte hartzaileek, banakako edo taldeko saioetan, beharraren arabera. Bestalde, maiatzetik irailera artean zinemagile bakoitzak profesional ezberdinen online tutoretzak eta laguntza ekonomiko bat jasoko dituzte.
Horrez gain. EQZEko ikasketa programa ere eskura izango dute. Ondoren, Zinemaldia egiten den artean, zuzendariak iralean bi astez itzuliko dira Donostiara, garatzen ari diren proiektua zinemaren industriako ordezkariei erakusteko.

