Donostiako eskola mugikortasunaren estrategia esparru zientifikoan jaso dute
Intxaurrondo Hegoa ikastetxea. Donostiako Udalak eta EHUk lankidetzan egindako ikerketa CyTET aldizkarian argitaratu da. Bertan Donostiako eskola mugikortasun seguruagoa, osasungarriagoa eta iraunkorragoa sustatzeko egin diren lanak jasotzen dira, haiei errekonozimendua eginez esparru zientifikoan.
Azterketa akademikoa izateaz gain, lan honen helburua Donostiako haurrak haien ikastetxeetara nola joaten diren jakitea da, “oinez joatea eta eskola inguruneen segurtasuna indartzeko politika publiko eraginkorrak diseinatzeko” adierazi du Donostiako Udalak.
Azterketaren emaitzek errealitate bat berretsi dute: ikasleak ikastetxeetara oinez ez bertaratzea ez da distantzia kontua, familien segurtasun pertzepzioa baizik. Emaitza hori udalak egindako programa batzuen finkatzea laguntzeko baliogarri izan da: trafikoa lasaitzea, oinezkoen ibilbideak hobetzea eta Eskola Bidea kasu.
Argitalpen zientifikoak udalak egindako lanaren balioa aitortzen du, eta haurren mugikortasunari buruz dagoen ebidentzia zientifikoan txertatu egiten du. Udalak baieztatu du artikuluak azpimarratu egiten du haurtzarotik desplazamendu aktiboak sustatzeak osasuna eta autonomia hobetzeaz gain, “hiri jasangarriagoak, trafiko gutxiago, emisio gutxiago eta kalitate handiagoko espazio publikoa eraikitzen laguntzen duela”.

