Asteburua Donostian aprobetxatzeko hiru plan proposamen
Neomak taldea.Neomak Zer plan asteburu honetarako? Gure agendan askotariko kultur eta aisialdi proposamenak aurkituko dituzue, baina, horrez gain, egun bakoitzeko plan proposamen bat egingo dizuegu jarraian.
Ostiralean (hilak 3), kontzertu bat gomendatuko dizuegu: Neomak euskal musika taldeak joko du San Telmo museoan, 17:30ean. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena eskatu behar da, han bertan.
Larunbatean (hilak 4), zinema proposamen bat: Ira Sachsek 2025ean ondutako Peter Hujar’s Day filma proiektatuko dute Tabakaleran. Sarrerak 4,5 euroan daude salgai, Tabakaleraren webgunean.
Igandean (hilak 5), haur eta familientzako plan bat nabarmenduko dugu. Izan ere, Zerua lapurtu digute ikuskizuna eskainiko dute Viktoria Eugenia antzokian, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek, 11:30ean eta 17:00etan. Sarrerak leihatilan eta Donostia Kulturaren webgunean daude salgai, 5-12 euroan.
Bonus track. Astean zehar egiteko plan bat ere proposatuko dizuegu: Giza liburutegia, asteartean, 11:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean. Pertsonetan oinarritzen den proiektua da. Elkarrizketen bitartez bizipenak eta jakiteak trukatzen dira. Sarrera doakoa izango da.

