Dbusek 140 urte bete ditu
Dbuseko autobusak Bulebarrean. Irati Salsamendi Donostiako Tranbia Konpainia (DTK) —gaur egun Dbus izen komertzialarekin ezagutzen dena— mendeurren biribila ospatzen ari da 2026an, 140 urte bete baitira sortu zenetik. Gipuzkoako enpresarik zaharrenetakoa den honek donostiarren hainbat belaunaldiri eman dio zerbitzua bere historian zehar, garraio kolektiboaren aldeko apustua eginez eta hiriaren zati banaezin gisa haziz eta eboluzionatuz.
Zaldietatik, flotaren elektrifikaziora
DTK 1886ko udan eratu zen eta hurrengo urtean, 1887an, hasi zen zerbitzua eskaintzen zaldiek tiratutako tranbiekin. Geroztik, konpainiaren flota hiriaren bilakaerarekin batera eraldatuz joan da; izan ere, tranbia eta trolebus elektrikoak etorri ziren gero, eta ondoren, 60ko eta 70eko hamarkadetan, autobusek ordezkatu zituzten aurreko sistemak.
Gaur egun, Dbusek bere historiako eraldaketa handienetako bat bizi du, bere flota eta kotxetegietako instalazioak elektrifikatzen ari baitira.
Etorkizuneko hiri proiektua
Flota elektrifikatzeko prozesu hau mugikortasun eredua aldatzeko apustu bat da, ingurumenean duen inpaktua arintzeko eta ahalik eta gehien murrizteko, eta erabiltzaileen esperientzia are gehiago hobetzeko helburua duena. Aldaketa honek konpromiso soziala eta Donostiako herritar guztientzat etorkizun hobea nahi duen hiri proiektua islatzen ditu, une honetan Dbus bidaien datu historikoak erregistratzen ari den bitartean.

