Furgoneta batek su hartu zuen Intxaurrondon astelehenean, eta espaloian jarraitzen du
Astelehenean su hartu zuen furgoneta, espaloiaren erdian, ostegun goizean.Aitzpea Leizaola Furgoneta batek su hartu zuen astelehenean Intxaurrondon, Telesforo Aranzadi kalean. Suhiltzaileek esku hartzea egin zuten sua itzaltzeko, eta ibilgailua kalte nabarmenak jasan bazituen ere, ez zen inor zauritu. Gertakariaren arrazoiak ikertzen ari dira.
Udaltzaingoak eremua zintaz itxi zuen, baina furgonetak bertan jarraitzen du, hainbat auzotarrek hedabide honi jakinarazi diotenez, egoera salatuz. Hain zuzen ere, hiru egun egingo ditu dagoeneko ibilgailuak espaloiaren erdian utzita.

