Leire Goñik urrezko domina bat eta zilarrezko bi lortu ditu Krakovian
Leire Goñi Krakoviako mundu txapelketako Kayak Cross kronometratuan.Espainiako Piraguismo Federazioa Krakovian (Polonia) jokaturiko 23 urtez azpiko eta gazte mailako kayak eta eslalom munduko txapelketan, zeresana eman du Leire Goñi donostiarrak. Urrezko domina bat eta zilarrezko bi eskuratu ditu Donostia Atletikoko piraguista gazteak.
Ekainaren 30eko erlojuaren kontrako kayak cross proban, txapeldunordea izan zen, Txekiako Tereza Knevlova irabazlearengandik 36 ehunenekora geratu ostean. Uztailaren 1eko taldekako K1 finalean, berriz, urrea eskuratu zuen Haizea Segura eta Anna Simona taldekideekin batera.
Azkenik, atzoko banakako K1 probako finalean txapeldunordea izan zen, jaitsiera bikaina eginda eta olinpiar pistako 21 ateak akatsik gabe gainditu ondoren. Paulina Pirro alemaniarrak irabazi zuen urrea.

