Elene Guridik 208ra arte luzatu du kontratua Realarekin
Elene Guridi jokalaria, partida batean.Reala Datorren denboraldian Granadan utzita ariko den arren, Elene Guridi erdilariak 2028ra luzatu du Realarekin duen lotura. Horrela, klubak harrobiko jokalariaren aldeko apustuaren alde egin du, nahiz eta Zubietatik kanpo jarraitu beharko duen hazkunde prozesua.
“Guridik bikain ordezkatzen ditu harrobi txuri-urdinaren balioak. Lana, konpromisoa eta hobetzeko gogoa erakutsi ditu klubera iritsi zenetik. Jokoa ulertzeko duen gaitasunak, zelai erdian oreka emateko duen ahalmenak eta une oro maila gorenean lehiatzeko erakutsi duen jarrerak bere bilakaera markatu dute”, adierazi du Realak.
Lehen taldean izan ez dituen minutuen bila joango da Granadara, lehen mailan esperientzia gehiago pilatzeko.

