Donosti Cupek botilatxo berrerabilgarriak emango ditu
Botilatxoa berrerabili dezakete parte hartzaileek.Donostiako Udala Donosti Cupek sare publikoko ur kontsumoa sustatzearren botilatxo berrerabilgarriak emango dizkie txapelketako parte hartzaileei. Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuak eta Donostiako Udaleko Ingurumen Departamentuak bultzatu dute. Donosti Cupeko partaideen artean 15.000 botilatxo inguru banatuko dituzte.
Udaletxeak utzitako txorrotak Anoetako Kirol Hirian dagoen Fan Zonean bete ahalko dituzte botilatxoak, besteak beste, bertan bi ur puntu jarri dituzte eta. Puntuetako batek hamar txorrota ditu eta besteak bost, jokalariek egun osoan zehar edukiko dute botilatxoak urez betetzeko aukera.

