'Infinite Lessons' da Puto Yanuren lan berriena
Puto Yanuren 'Infinite Lessons' abestiko bideoklipeko irudia.Puto Yanu Puto Yanu rap abeslari donostiarrak single bat argitaratu berri du: Infinite Lessons. Kevlar rap abeslariarekin batera ondu du abestiko letra, baita berarekin kantatu ere, Lortx DJ-aren doinuetara. Bandcamp, Souncloud eta Youtube plataforma digitaletan entzun daiteke Infinite Lessons.
Bestalde, Sacro Requiemek egin ditu ekoizle lanak, Emilio Encinasek nahastu eta masterizatu du abestia, Ion Rovahrena da diseinua eta Asier Pastorizarena bideoa. Denbora batez musikatik kanpo egon ostean, 2023an itzuli zen Puto Yanu, eta, ordutik, tarteka abestiak argitaratzen ari da.

