Donostia kortsarioen babeslekua izan zeneko historia
Jose Javier Pi Chevrot arkitektoak 'Cuando San Sebastian era base corsaria con el puerto de Pasage 1797-1813' liburua plazaratu du.
Jose Javier Pi Chevrot eta Alex Larrode, liburuaren aurkezpenean.Maddi Viana Doktoretza egiten ari zela, arkitektoak Donostian kortsarioak ibili ziren garaiko informazioa topatu zuen. Orduan hasi zen gaia jorratzen, eta liburu batean jaso du:
XVIII. mende bukaeran eta XIX. mende hasieran Gipuzkoan ibili ziren kortsario frantsesen ibilerak kontatzen ditu liburuak. Zehazki, Pasaiatik igarotako 90 kortsarioen baino gehiagoren bizipenak topa daiteke liburuan: izan zituzten zailtasunak, lortutako harrapakinak edo berreskuratzeak, baita irabazi eta galerak ere.
Pi Chevrotek Frantziako Bordele hiriko liburutegian bildu zuen liburua osatzeko dokumentazioa. Besteak beste, Pasaian kortsario ibilitako itsasontzi guztiak zehaztu ditu lanean. Garai hartan, Pasaian —liburuan, Pasage, garaian erabiltzen zen izenari keinu eginez—, San Pedro Donostiaren menpe zegoen, eta portura sartzen ziren harrapakin asko Donostian saltzen ziren.
Donostiako Kontsulatuan hain zuzen ere, gaur egun Gipuzkoako Merkataritza Ganbera denaren antzekoa izan zen, bertan enkante batean saltzen ziren portura iritsitako harrapakinak, izan larruak, olioak edo egur preziatuak. Pi Chevrotek ere aipatu du, Kontsulatua osatzen zuten familiak izan zirela Donostia erre zenean dirua jarri zutenak hiria berregiteko, kortsarioen esker lortutako dirua erabiliz.
Bereganatutako ondasunak saltzeaz gain, kortsarioak espedizioan irten aurretik ere Pasaiako portuan ibiltzen ziren arrazoi batengatik: tripulazioa osatzeko, izan ere bertako marinel asko prest zeuden hiru hilabetetako itsas bidaiak egiteko. Gainera, izenak frantsesen antzekoak ziren, eta frantses kortsarioek zenbat kanpotar eraman kupoa zuten, beraz bertako marinel asko frantsesak ziela agertzen da erregistroetan, nahiz eta bertakoak izan.
Liburua soilik gaztelaniaz eta frantsesez argitaratu du Pi Chevrotek, eta Donostiako liburu dendetan jarriko dute salgai.


