Donostiar baten gorpua aurkitu dute Venezuelako lurrikaren hondakinen artean
Venezuelako lurrikararen artxiboko irudia.RTVE Venezuelako larrialdi zerbitzuek donostiar baten gorpua aurkitu dute duela bi aste La Guairan izandako lurrikara gogorren hondakinen artean: Koro Barriolarena. Hala baieztatu die hainbat hedabideri Caracasko Euskal Etxeko presidente Ibane Azpiritxagak. Hain zuzen ere, oraindik ez dituzte aurkitu lurrikaretan desagertutako pertsona guztien gorpuak; 3.680 pertsona baino gehiago hil dira, azken zenbaketen arabera.
Barriolak 81 urte zituen, eta bizileku zuen eraikina kolapsatu egin zen lurrikaretan; ondorioz, hondakinetan harrapatuta gelditu zen Barriola. Donostiarra da Venezuelako lurrikaretan hildako euskal jatorriko hirugarren pertsona, azken asteotan Alazne Solabarrietaren eta Jon Sustatxaren gorpuak ere aurkitu baitituzte.

